Laster

Laster

Laster

Mugaritzen beste aurpegia. Bidaia bat Andoni Luis Aduriz chefa buru duen proiektuaren barrenera. Bi egunez bakarrik, bidaia bat egingo da orain dela 25 urte baino gehiago muga bati buruz sortu zen proiektuaren bidea markatzen duten sekretu, obsesio, apeta, logika eta logikarik ezera.

Itzgarmu 2025: laster.

Erreserbak 2025: laster. Harpidetu zaitez gure newsletterrera jakinaren gainean egoteko.

Gure bokazio sortzaileak bultzatuta, bestelako esperientzia bat eskaini nahi dugu. Mugaritzek beste esanahi bat eman nahi dio jatetxetzat dugun horri, eta, gainera, hizpide ditu zaporea, plazera, jatea eta edatea bera eta beste kontzeptu batzuk. Bada, hori guztia partekatu nahi du gastronomiarekiko jakin-mina dutenekin eta haren zale direnekin.

Aukera bat da Mugaritz beste angelu batetik disfrutatzeko, gauzei alderantziz begiratzeko eta Mugaritz inguratzen duenari arreta jartzeko (ez haren sukaldetik ateratzen denari eta/edo haren mahaietara iristen denari bakarrik).

Jon Maya dantzariarekin (Kukai Dantza) eta Harkaitz Cano idazlearekin batera kontzeptualizatutako esperientzia.

itzgarmu

«Ohikoaz bestelako interakzio bat, zabaltzeko, batetik, gure hizkuntzaren mugak berak eta, bestetik eta batik bat, gure mahaikideekin dugun lotura. Espazio, dinamika eta errealitateetan zehar mugitzea. Horiek ez dira beti begien bistakoak, baina Mugaritzen ekosistemaren funtzionamendua sostengatzen dute».

Andoni Luis Aduriz

2024ko Itzgarmu-ren lekukotzak

“Zirraragarria maila askotan. Beste alderdi batzuetan sakona. Batzuk aztoratzen ditu eta erronkaren aurrean, ezezagunaren aurrean, burua zabaltzeko gaitasuna eskatzen du.”

“Originaltasuna, hausnarketa, ikuskera.”

“Dibertigarria, dibulgatzailea, esklusiboa bere ausardiagatik eta ikuspegiagatik.”

“Eztanda, dekonstrukzioa, beraz, sorkuntza.”

“Oso modu lasai eta politean gertatu zen pertsona onen, sentsazioen, pentsamenduen eta distiren bateratzea.”

“Beroa, magnetikoa, ikonoklasta.”

“Ezin hobeto orkestratua, ez ausazkoa. Ez zarete zerbait egiten ari arraroa izateko, zentzu guztia du.”

“Harrigarria, bakarra, sortzailea.”

“Zoragarria. Berriro txunditu gintuen.”

OHIKO GALDERAK

Murgiltzeko eta parte hartzeko esperientzia bat da, Mugaritzen barrenak, ohiko esperientzia gastronomiko batean ikusten ez den guztia, erakusteko. Espazio, dinamika eta errealitateetan zehar mugitzea –horiek ez dira beti begien bistakoak, baina Mugaritzen ekosistemaren funtzionamendua sostengatzen dute–, 2025eko denboraldiko proposamen gastronomikoa eta Vis à Vis ardoak dastatzeaz gain. Interakzioa oso presente egongo da egun osoan, mahaikideen artekoa, mahaien artekoa eta Mugaritzeko lantaldearekin berarekin izango dena.

Esperientzia ekoiztearen beraren konplexutasuna dela-eta, janari- eta edari-proposamen bera eskainiko zaie bertaratu guztiei. Baten bat badago, mahaikideak jakinaren gainean jarriko ditugu, jan ezin dutena saihestu dezaten.

Itzgarmu 2024ko prezioa pertsonako 660 eurokoa da (BEZa barne). Janaria eta edaria sartzen dira prezioan.

Etiketa bakarra erosotasuna izango da: gure espazioetatik aise mugitzeko egoki iruditzen zaizun bezala jantzita etor zaitezke.

Erreserba-eskaera egitean, mahaikide bakoitzaren erreserba osoaren ordainketa egingo da. Hilabete lehenago arte ezeztatu ahal izango da erreserba, eta zenbateko osoa itzuliko da. Hortik aurrera, erreserba hirugarrenei transferitu ahalko zaie; baina, ezin izango da ezeztatu eta ez da dirurik itzuliko (behar bezala egiaztatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik).

Gaztelania.

Esperientziak 5 orduko iraupena izango du. 12:00ean hasiko da, eta 17:00etan amaitu.